Irailaren 8an joango dira Arantzazura Legazpiko erromesak
Udanatik oinez joan nahi dutenek autobusa 07:30ean hartuko dute Legazpin, besteek 10:00etan
Datorren igandean, irailak 8, legazpiarren txanda da Arantzazuko erromesaldian. Ama Birjinaren eguna irailaren 9an da. Urtero-urtero egiten dute legazpiarrek erromesaldia egunaren bueltan. 07:30ean Udanatik Arantzazura oinez joango diren erromesek autobus zerbitzua daukate Legazpitik hara joateko. 10:00etan bidaia autobusez egingo dutenek hartuko dute autobusa. Hamarretakoa ez dute eraman behar Ama Birjinaren iturrian boluntario talde batek salda beroa eta txorizo egosia banatuko dutelako. Ondoren, 14:00etan herri bazkaria egingo dute Arantzazuko Santutegia hoteleko jatetxean. Bazkarirako txartelak 20 euroan eskuratu daitezke Legazpiko udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan.