Xabier Mendigurenek gazteentzako 'Bizitza motor gainean' liburua aurkeztu du
18 urteko Ainararen bizipenak kontatzen ditu.
Xabier Mendiguren Elizegi beasaindar idazleak Bizitza motor gainean liburua aurkeztu du gaur Donostiako Elkar dendan. 18 urte dituen Ainararen bizipenak jaso ditu liburuan. Ainarak amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak.
#ElkarArgitaletxea| Gaur aurkeztu da “Bizitza motor gainean” Xabier Mendiguren-en liburu berria. Eta aurkezpen eguna aprobetxatuz, izenburutik tiraka egileari galdera bitxi bat egin diogu!https://t.co/9syvLFdwpc pic.twitter.com/S94SP4y0gR
— elkar Taldea (@elkar) September 4, 2019