Larunbatean jokatuko da Beasainen Leire Contrerasen omenezko igeriketa txapelketa
Antzizar Kiroldean, 10:30ean hasiko da.
Ikasturte berria hasteko, ohiko ekitaldia egingo du Beasaingo Igartza Txindoki Tim igeriketa taldeak larunbatean: Leire Contrerasen omenezko Antzizar Igeriketa sari herrikoia. Ohi bezala, Antzizar kiroldegiko igerilekuetan jokatuko da, 10:30ean hasita. Antolatzaileen esanetan, eguraldiaren arabera, kanpoko edo barruko igerilekuetan egingo dute proba. Mailaz maila ariko dira igerilariak.