Aritz Egeak eta Andrea Garayk irabazi dute Axari Trail
Axari Trail Txikia Josu Urrestarazuk eta Irati Zubizarretak irabazi dute
Axari Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu da gaur goizean Idiazabalen. Bertan, 371 korrikalari ibili dira lehian, eguraldiari dagokionez, baldintzak alde izanik.
Gizonezkoen artean Aritz Egea izan da garaile 02:01:38 denborarekin. Haren atzetik, bigarren postuan Hassan Ait Chaou (02:08:04) iritsi da helmugara. Hirugarrena ordea, iruñeko Xabier Manais (02:08:27) izan da. Emakumezkoen artean, Andrea Garay gasteiztarra izan da irabazle 02:35:07 denborarekin. Bigarren berriz, Laida Elizegi (2:36:49) zaldibiarra helmugaratu da. Podiuma, Maud Coumberieuk (02:40:17) itxi du.
Axari Traileko sailkapenaz gain, Goierri Kopa Trail (proba luzeak) eta Goierri Kopa Sprint (proba laburrak) modalitateko sariak banatu dituzte. Zazpi probetan azkena izan da Axari Trail lasterketa.
Goierri Kopa Trail Iñaki Olanok eta Bárbara Martínek irabazi dute. Bigarren postuan berriz, Sergio Serrano eta Uxua Barandiaran geratu dira. Hirugarrenak, Jon Vegas eta Edurne Arakistain izan dira.
Goierri Kopa Sprint sailkapenean, Oier Larrañaga eta Ainize Lasa izan dira garaile. Ekhi Sukiak eta Irati Larrañagak, bestalde, bigarren postuan amaitu dute. Hirugarrenak aldiz, Beñat Froemming eta Olatz Aizpitarte izan dira.