Legazpi Nagusilanen topaleku izango da irailaren 19an
'Nagusilan Ikasten' proiektu berri aurkeztuko dute topaketan
Nagusilanek aspaldi antolatzen ditu elkarteko nahiz kanpoko adineko boluntarioak trebatzeko ikastaroak. Orain prestakuntza eskaintza hori guztia batu eta Nagusilan Ikasten eskola proiektu berria aurkeztuko dute eta, hain zuzen, aurkezpena eta, bide batez, boluntarioen topaketa Legazpin egingo dute iralaren 19an. 400 bat boluntario espero dituzte.
Dagoeneko prest dute egunaren egitaraua:
- 10:30. Boluntarioen topaketa Euskal Herria plazan.
- 11:00. Prentsaurrekoa proiektu berriaren nondik norakoa aurkezteko.
- 11:30-11:45. Talde argazkia.
- 12:00. Kafe Mundiala. Boluntarioek euren lanaren lekukotzak emango dituzte.
- 13:15. Legazpi ezagutzeko tartea.
- 14:00. Bazkaria Azokan.