2019/9/10

Olano eta Orkliko bikotea irabazle Ordiziako lehiaketatan

Gastronomiari eskaini diote arratsaldea gaur Ordizian, Euskal Jaien barruan. Bi lehiaketa jokatu dira, Goierriko odolki onena aukeratzeko bat, eta sukaldaritza lehiaketa bestea. Lehena Olanok irabazi du, eta bigarrena, Orkli ordezkatzen duen bikoteak.

Irati Goikoetxeak jaso du Igartza Saria

'Herriak ez du barkatuko' eleberri proiektua hautatu du epaimahaikoak hamasei egitasmoren artean. Gaur eman dute sariaren berri, Donostian.

Tokiko altxorrari gorazarre

Azoka berezia eta 46. Gazta Txapelketa egingo dituzte bihar Ordiziako Euskal Jaien barruan. Jon Etxeberria zeanuriarrak Urrezko Kutxa garaikurra irabazteko aukerak ditu.

Legazpi Nagusilanen topaleku izango da irailaren 19an

'Nagusilan Ikasten' proiektu berri aurkeztuko dute topaketan

Jabekuntza Eskolan sei tailer egingo dituzte abendura bitartean

Talde finkoak martxan jarriko dira eta iraila-abendura bitartean egingo dituzten tailerren zerrenda jakitera eman dute. Ekintza ia guztiak Urretxuko Emakumearen Etxean egingo dituzte

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa