Urretxuko Harizpi elkarteak ikastaroa antolatu du
URRETXU // Harizpi elkarteak altzariak zaharberritzeko ikastaroa antolatu du. Urriaren 9an hasiko da eta abenduaren 11n amaitu. Eskolak asteazkenetan izango dira, 16:30etik 19:30era, kultur etxean. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean bertan eman behar dute izena, urriaren 5a baino lehen.