AEK-ko saskiaren zenbaki irabazlea, 1.143 da
Bihar, 14:30era arteko epea dago saria jasotzeko. Zenbaki irabazlerik agertzen ez bada, bigarren zenbaki saritua 0988 da.
Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian ohikoa izaten da Jakes etxearen aurrean Goiztiri AEK euskaltegiaren postua ikustea. Goierriko produktuz osatutako saskia zozketatzen du, euro baten truke errifa erosten dutenen artean. Ohi bezala, 14:30ean egin dute zozketa eta 1.143 izan da zenbaki irabazlea. Biharko 14:30ak arteko epea du saridunak saskia jasotzeko. Harremanetarako telefonoa 943 88 91 74 zenbakia da.
Bihar eguerdirako irabazlerik agertzen ez bada, ordezko zenbakia ere jakinarazi du AEK-k: 0988. Zenbaki horren jabeak ostiraleko 14:30ak arteko epea izango du saskia jasotzeko.