Gaur elkarretaratzea, Beasaingo azken indarkeria matxista kasua salatzeko
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek gaitzetsi dute erasoa. Bilkura Zubimuzu plazan izango da, 19:00etan.
Beasaingo emakume batek jasandako indarkeria matxistagatik jarritako salaketa dela eta, elkarretaratzea deitu du Beasaingo Udalak,gaur, 19:00etan, Zubimuzu plazan. Herritarrak gertaera hori gaitzestera deitu ditu: “Beasaingo Udalak, generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.