Euskara eskolak emango dituzte aurten ere Gabirian
GABIRIA // Udalak herrian bertan euskara ikasteko aukera jarriko du 2019-2020 ikasturtean ere, diruz lagunduta. Izena emateko deia egin du orain; irailaren 27ra arte matrikula daiteke, udaletxean (943 88 07 34; edo udala@gabiria.eus). Bestetik, ikastaro horretan lan egiteko euskara irakaslea ere behar duenez, eskaintza zabaldu du. Curriculuma udaletxean utzi behar da, irailaren 27rako.













