2019/9/18

CAF aukeratu dute Frantzian 28 Intercité tren berri egiteko

Paris Clermont eta Toulouse hiriekin lotzen duten lineatarako 28 tren egingo ditu CAFek, eta beste 75 egiteko aukera zabalik utzi dute. Kontratuaren balioa 700 milioi eurokoa da.

Justo Mujika (Beasaingo Osasun Zentroa)

«Koloneko minbiziak eragindako heriotzak asko jaitsi dira 2011tik»

Beasaingo Osasun Zentroan martxan jarri dituzten programen inguruan hitz egin du Justo Mujika mediku buruak. Besteak beste, 50-69 urte bitartekoen artean koloneko eta ondesteko minbizia prebenitzeko kanpaina egiten ari dira.

Lekanazpi Egunaren hirugarren edizioa dator

Elkarteko kideen harremana indartzeko xedearekin sortutako egunaren hirugarren ekitaldia da. Larunbatean ospatuko dute. Mendi buelta eta bazkaria izango dira egunaren ardatzak

Gizarte elkarteen ikus-entzunezkoak emango dituzte ostiralean Zumarragan

Gipuzkoako Bizibide, Bihotzez, Agiac eta Agisas elkarteek parte hartu dute egitasmo horretan. Elkarte horiek egiten duten lanaren berri ematea da helburua

Ijitoaren jaitsierarako bi egun

Ostiraletik igandera ospatuko dituzte Itsasondoko festak, nahiz eta ostegunerako ere antolatu dituzten ekitaldiak. Guraso Elkartekoak izango dira aurtengo pregoilariak

Hara!

Gainzuri ikastetxeko ikasleak 'Ene kantak' saioan

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Ene Kantak taldekoen bisita izan dute. Jolas eta dantza artean, egun ederra pasatu dute elkarrekin.

GuraSos elkarteko kideak Itsasondoko festetan egongo dira azken bultzadaren bila

Ostiralean txosnan lagunduko dute GuraSos-eko kideek eta ateratzen den diruaren zati bat jasoko dute. Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa ordaintzeko bideratuko dute dirua.

Urbiako bordak auzolanean garbitzeko deia egin dute zapaturako

Aizkorri Bizirik taldeak zabaldu du deialdia. Borden inguruan pilatutako zabor, txatarra, beira eta abarrak jasoko dituzte.

Txinpartadun astea

Lazkaon, sagardogintzari buruzko hitzaldia egingo dute gaur. Urteko sagardo dastaketa larunbatean arratsaldean izango da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa