GuraSos elkarteko kideak Itsasondoko festetan egongo dira azken bultzadaren bila
Ostiralean txosnan lagunduko dute GuraSos-eko kideek eta ateratzen den diruaren zati bat jasoko dute. Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa ordaintzeko bideratuko dute dirua.
Itsasondoko jaietan Huntza taldearen kontzertua izango da ostiralean eta bitartean, txosnan GuraSos elkarteko kideak egongo dira kolaboratzen. Diru bilketa egiten ari dira Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa ordaintzeko. 80.000 euro behar dituzte guztira eta azken bultzadatxoa behar dutenez, haien laguntzarekin txosnan lortutako diruaren zati bat bideratuko diete. Gainera erraustegiaren kontrako Babes Kutxak ere salgai jarriko dituzte.