Urbiako bordak auzolanean garbitzeko deia egin dute zapaturako
Aizkorri Bizirik taldeak zabaldu du deialdia. Borden inguruan pilatutako zabor, txatarra, beira eta abarrak jasoko dituzte.
Aizkorri Bizirik taldeak auzolanerako deia egin du larunbat honetarako. Urbiako borden inguruak garbitu nahi dituzte, urteen poderioz, “zabor, txatarra, beira eta abar” pilatu baitira. Hori dela eta, zabor horiek bildu eta ingurua txukuntzen laguntzeko eskatu diete herritarrei, “inguru horrek merezi” duela uste baitute. Asmoa zabor guztia jaso eta zakuetan sartzea da; beste egun batean, kamioiarekin joanda jasoko dituzte. Hori guztia egiteko, Partzuergoaren baimena dutela azaldu du elkarteak.
Auzolana 09:00etan hasiko da, eta ordu horretarako denei Urbian egoteko eskatu diete. Lanerako eskularruak norberak eraman behar ditu. Hamaiketakoa, berriz, elkarteak berak jarriko du.