Badator Beasaingo Garagardo Festa
Kalera egitasmoak antolatuta, Garagardo Festa egingo dute Beasainen, gaur hasi eta larunbat goizaldera arte. Bihar iluntzerako, giza-katea deitu dute.
Kalera ekimenak antolatuta, Loinazko San Martin plaza azpia garagardotegi erraldoi bilakatuko da gaurtik larunbatera. 18:00etatik 01:00era bitartean, Euskal Herriko eta munduko 30 garagardo dastatzeko aukera izango da: horiak, txigortuak, beltzak, alkoholik gabeak, gorriak eta glutenik gabeak.
Aurten bada berrikuntza bat, pitxar handiak (2,50 euro) eta txikiak (1,50 euro) izango dira aukeran. Garagardo handiak 3,50 balioko du eta txikiak 2,50 euro. Jatekoari dagokionean, menuak 27 euro balioko du. Ukondoa, bi saltxitxa, patata bixiak, postrea eta bi garagardo handi edo hiru garagardo txiki sartzen dira menuan. Oilasko hegoak ere aukeran izango dira.
Giza katea ostiralean
Bestalde, garagardo azokaren helburuekin bat eginez, «euskal presoen gaian korapiloak askatzeko unea dela aldarrikatzeko eta salbuespen legeak gelditzeko eskatzeko», bihar, 20:00etan, giza katea egingo dute, Zubimuzu plazatik abiatuta.