Kalteak Domingo Agirre eskolako haur parke berrian
Asteburuan haur parke berrian jarritako xilofonoak apurtu zituzten, besteak beste.
Aurreko asteburuan Domingo Agirre ikastetxeko haur parke berrian kalteak eragin dituzte, tartean, xilofonoak apurtu dituzte. 2019ko parte hartze bidezko aurrekontuetan boto gehien jaso zituen proiektua izan zen. Parkearen berritze lanak udan egin dira eta azken ukituak ematekoak ziren kalteak eragin dituztenean.
Legazpiko Udalak udal ondarearen aurkako ekintzak salatu ditu kalte horiek legazpiar guztien poltsikotik oraindu beharko direlako.