Nagusilaneko boluntarioek Legazpi bete dute
Nagusilan Ikasten proiektu berria aurkeztu dute. Topaketak Gipuzkoako 300 boluntario inguru bildu ditu
Zahartzaro aktiboa eta solidarioa dira Nagusilanen ardatzak. Gipuzkoako adineko boluntario elkarteak topaketa egin du Legazpin eta, bide batez, Nagusilan Ikasten proiektu berria aurkeztu dute. Boluntarioei prestakuntza eman nahi diete, egiazki aspaldi ari dira zeregin horretan, baina orain hitzaldi eta tailer guztiak proiektu bakarrera ekarri dituzte. Gipuzkoan 800 boluntario inguru dira, Legazpin 57, gehienak emakumezkoak. Asun Ugarte Nagusilaneko Legazpiko lehendakariak legazpiarrei batzeko gonbidapena luzatu die. Astero-astero, ostegunetan, Gizarte Zentroko bulegoan egoten dira. Inork jakin-mina edo boluntario lanetan parte hartzeko gogoa badu, hara joan daiteke. Legazpiko Nagusilanek Santikutz egoitzako egoilarrekin, Eguneko Zentroko erabiltzaileekin, Garagunearekin, Tipi-Taparekin, Agenda 21arekin eta Legazpiko beste hainbat eragilerekin lan egiten du.
Legazpin, gaurkoan, Nagusilanek egiten duen lanari aitortza egin diote. 24 urte dira elkartea martxan jarri zutela eta ordutik 5.000 gipuzkoarren bidelagun izan dira, batez ere, desiatu gabeko bakardadean bizi direnen makulu izan dira.
Proiektuaren aurkezpena, talde argazkia, taldeetan banatuta lanketak eta bazkaria izan dira gaurko egunaren egitarauaren barruko ekintzak.