Haurrek eta bizikletek hartu dituzte Beasaingo kaleak
Europako Mugikortasun Astearen barruan Murumendi, La Salle, Andramendi Ikastola eta Alkartasuna Lizeoko 5. eta 6. mailako ikasleek hartu dute parte.

Oinez eta bizikletaz segurtasunez ibiltzea lelopean urteroko Bizikleta Martxa egin dute Beasainen. Europako Mugikortasun Astearen barruan, Murumendi, La Salle, Andramendi Ikastola eta Alkartasuna Lizeoko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute martxan; ikasleek lagun izan dituzte Aitor Aldasoro alkatea eta Leire Artola zinegotzia.
Herriko kaleetan bizikletan ibili ondoren, Loinazko San Martin plazan amaitu dute martxa. Ohi bezala, amaieran, ikastetxera itzuli aurretik, hamaiketakoarekin hartu dituzte indarrak.



















