Azpeitiarrak 445 puntu lortu ditu, eta urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenetarako sailkatu da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da gaur Ordiziako Herriko Antzokian. Kantuan aritu diren sei bertsolarietatik puntu gehien Beñat Lizaso azpeitiarrak eskuratu ditu (445), eta horrenbestez, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdeneko saioan kantatuko du.
Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:
- Beñat Lizaso Alberdi…………………………445
- Asier Azpiroz Iztueta………………………..423
- Ane Zuazubiskar Iñarra……………………416,5
- Manex Mujika Amunarriz………………….416
- Aitor Urbieta Aizpurua………………………402,5
- Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo………… 397
Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.