Beñat Turrientes beasaindarrari 2025. urtera arte luzatu dio kontratua Realak
Erdilari beasaindarra Reala C taldean ari da jokatzen denboraldi honetan, 3. mailan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/09/turrientes.jpg)
Beñat Turrientes futbol jokalari beasaindarrari 2025. uretra arte luzatu dio kontratua Realak. Gaur egun, 3. mailan lehiatzen ari den Reala C taldeko jokalaria Turrientes. Realean etorkizun handia izan dezakeen jokalaritzat dute beasaindarra, eta horren erakusgarri da atzo Anoetan Realeko presidente Jokin Aperribairekin batera ateratako argazkia.