Pintxo potea egingo dute ostiralero Itsasondon
ITSASONDO // Udako oporraldiak eragindako etenaren ondoren, bueltan da Pintxo potea Itsasondon. Bizi Nahi eta Arbelaitz elkarteek, Kaxintanek eta Nautikok parte hartuko dute. Gainera, plazan txosna ere egokituko dute. Pintxo potea, 19:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko da eta ostiralero egingo dute.













