Herritarren arteko lehia, Gaintzako festetan
Gaintzako San Migel jaietan, herritarren arteko herri kirol desafioa egin dute. Gauean, mozorro festa eta play back lehiaketa izango dituzte.
San Migel jaiak ospatzen ari dira egunotan Gaintzan, eta gaur, ikuskizun berezia izan dute. Herritarren arteko herri kirol saioa egin dute. Dozena bat lagun aritu dira, bi taldetan banatuta. Guztira zazpi proba egin dituzte: sokatiran, oskol biltzen, txingatan, karretilla eta zaku karreretan, arrautza kutxaran eramaten eta tokan. Talde urdina izan da nagusi probarik gehienetan.
Goizeko saioaren ondoren, herri bazkarian bildu dira herritarrak. Arratsaldean, umeentzako jolas parkea eta patata tortilla lehiaketa izango dituzte, eta gauean, play back eta mozorro lehiaketa. Bihar berriz, txirrindulari igoera izango dute goizez, eta arratsaldez mondejua eta ardoa banatuko dute.
EGITARAUA
Larunbata
- 17:00. Umeentzako Kulki parkea.
- 19:30. Patata tortilla lehiaketa. Gero, tortilla jatea eta bingoa.
- 00:00. Play-back eta mozorro lehiaketa.
Igandea
-
11:00. Meza
-
12:00. 36. Txirrindulari Igoera
-
Egunean. Unai Eizagirre eta Haritz Garmendia trikitilariak
-
16:30. Puzgarriak
-
19:00. Mondejua eta ardoa
-
20:00. Argazki lehiaketako sari banaketa