Aritz Egea urretxuarrak Gorbeia Suzien lasterketa irabazi du
Gorbeia Suzien 31 kilometroko mendi lasterketa irabazi du Egeak, proba 3 ordu eta 7 minutuan bukatuta. Hurrengo erronka Golden Trail Series-eko finala izango du.
Aritz Egea urretxuarrak Gorbeia Suzien mendi lasterketa irabazi zuen atzo. 3 ordu, 7 minutu eta 33 segundo behar izan zituen 31 kilometro eta 2.400 metroko desnibela zituen ibilbidea osatzeko. Egeak lasterketa osoa eman zuen buruan. Bigarren postuan Asier Larruzea sailkatu zen, bi minutu eta erdira, eta hirugarrenean Pere Rullan, Egearengandik sei minutura. Urretxuko korrikalariaren hurrengo erronka handia Golden Trail Series-eko finala izango da. Urriaren 26an izango da, Nepalen. Lasterketaren izena Annapurna Trail Marathon da.