Kutxa gotor bat eta ate bat Urola errekan
Legazpin Erreka Eguna egin dute. 680 kilo zabor jaso dituzte 110 boluntarioen artean
Aurreko larunbatean egin zuten Legazpin Erreka Eguna. Ate bat, arropa, zartaginak, gotor kutxa bat, botikak, koltxoiaren malgukiak, hesiak eta beste hainbat zabor atera zituzten Urola errekak Brinkolan hasi eta Saturnino Telleria inguruan Legazpin egiten duen bidetik. Guztira 680 kilo zabor atera zituzten, iaz kopurua antzekoa izan zen. Boluntarioei dagokienez, 110 lagunek parte hartu zuten. Legazpiko Udalak antolatzen du egitasmoa eta boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, bereziki ikastetxeei eta Katagorri elkarteari, erreka garbiketzeko ekimena martxan jarri zutenetik hamarretakoa prestatzen laguntzen baitie.