Leticia Gaspar bilbotarrak irabazi du Legazpiko kale pintura lehiaketa
Herritarren saria Felix Flamarique iruindarrak jaso zuen. Zazpi margolarik aurkeztu zituzten lanak
Legazpiko Joxe Martin Etxeberria Kaleko Pintura Lehiaketak baditu irabazleak. Aurreko larunbatean egin zuten eta Leticia Gaspar bilbotarrak eraman zuen epaimahaiak emandako lehenengo saria; Felix Flamarique iruindarrak legazpiarrek euren botoekin emandako saria jaso zuen. Gasparrek Legazpiko industria paisaia margotu zuen. Flamariquek, bere aldetik, Mirandaola margotu zuen, 198 boto jaso zituzten eta haietatik 93 iruindarrarentzat izan ziren.