Kortariako gaztak badu irabazlea
Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi duen Kortariako gazta zotz egin du Hitzak, harpidedunen txokoan. Legazpi aldera joan da saria.
Goierriko Hitzak, Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi duen Kortaria gaztandegiko (Lekaroz) Infernuko gasna zotz egin du harpidedunen artean. Mari Jose Mendizabal, Legazpin bizi den zeraindarra izan da irabazlea. Gizonak eta biek gustura jaso dute saria, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eskutik. Kilo eta erdiko gazta ederra da, eta probatu dute dagoeneko, “mundiala” dagoela azaldu dute. Gazta erdia, Alemanian dagoen semearentzat gorde dute.