Udako argazki lehiaketako saridunak
Goierriko Hitzak eta Fotoetxek 14. urtez antolatu duten Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Ostegun iluntzean izango da sari banaketa, Beasainen.
Goierriko Hitza egunkariak eta Fotoetxe argazki dendak 14. urtez antolatu duten Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Aetz Lopez zaldibiarrak jasoko du Fotoetxeren sari nagusia, eta Angel Elortza ormaiztegiarrak, Hitza Saria. Irakurleen artean boto gehien jaso dituzten sei lanek ere jasoko dute ordaina.
Sari banaketa ostegunean izango da, 19:00etan, Fotoetxek Beasaingo Nafarroa etorbidean duen estudioan. Lan irabazleak ikusgai ere jarriko dituzte bertan. Hauek izan dira 2019ko Udako Argazki Lehiaketako saridunak:
FOTOETXE saria: Argazkirik onena
- Egilea: Aetz Lopez (Zaldibia)
- Argazkia: ‘Ura airean’.
- Saria: Fotoetxek eskainita, 60×100-eko argazki handitua, Kappa euskarrian.
FOTOETXE saria: Argazkirik originalena
- Egilea: Alaitz Arandia (Ordizia)
- Argazkia: ‘Saint Michel ilunabarrean’.
- Saria: Fotoetxek eskainita, 50×80-ko argazki handitua, Kappa euskarrian.
HITZAren 1. saria:
- Egilea: Angel Elortza (Ormaiztegi)
- Argazkia: ‘Sagardoa Norvegian’.
- Saria: Mutrikuko Arbe hotelean, bi lagunentzako egun bateko egonaldia.
HITZAren 2. saria:
- Egilea: Jon Esnaola (Idiazabal)
- Argazkia: ‘Perigeux-eko plaza’
- Saria: Ezkioko Argindegi jatetxean bi lagunentzako menu berezia.
IRAKURLEEN SARIAK:
Boto gehien jaso dituzten sei lagunek, argazki handitze bana (20×30) jasoko dute, Fotoetxek eskainita.
- Arkaitz Lasa (Lazkao)
- Maddalen Iztueta (Abaltzisketa)
- Eider Murgiondo (Segura)
- Erika Palacios (Idiazabal)
- Amaia Antia (Ormaiztegi)
- Igor Zubillaga (Ordizia)