Aisialdiaren gaia landuko du Igartzako Monumentu Multzoko bisita gidatu antzeztuak
Larunbatean, 17:30ean, 28 aktore elkartuko dira Beasainen.
Urteroko bisita gidatu antzeztua egingo dute larunbatean, 17:30ean, Igartzako Monumentu Multzoan, Beasaingo antzerki taldeko 28 aktoreek. Antzezlanean adin desberdinetako 28 herritarrek hartuko dute parte: Noa Barandiaran, Lara Barandiaran, Aitziber Makazaga, Elena Cristina Pislariu, Martina Barandiaran, Trini Barandiaran, Oihan Berasategi, Markel Altuna, Alex Onandia, Iraia Iñigez de Gordoa, Garazi Arozena, Elena Zubiria, Ilazki Irizar, Ekiñe Irizar, Eli Aranburu, Zezilia Herrador, Haizea Bege, Valesca Velasco, Karmelo Ezeiza, Luis Mari Jauregi, Agustin Jauregi, Leon Rodriguez, Aiala Acosta, Uxue Perez, Irati Aseginolaza, Jose Angel Garrido, Anita Alonso eta David Nieto.
Aurtengo gaia aisialdia izango da. «Igartzako biztanleen, bertako langileen edota joan-etorrian dabiltzan bisitarien bizimoduaren berri ematea» izango da bisita gidatu honen helburua. «Protagonistek, lanaz gain, beraien denbora libreari loturiko hainbat aipamen egingo dituzte. Izan ere, «Erdi Arotik gaurdaino, aisialdiak bere tartea izan du gure bizimoduan, ume-umetatik helduak garen artean».