Beasaingo Bareak merkatari elkartearekin, Lisboara
Urriaren 1etik 31ra bitartean erosketak egiten dituzten artean eranskinak banatuko dituzte. Sei lortutakoan, zozketaren kartilla bete behar da.
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak Lisboara bidaia zozkatuko du, urriaren 31ra bitartean, Bareakeko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Erosketa bakoitzagatik dendaren izena duen eranskin bana banatuko zaie herritarrei, eta sei eranskin desberdin lortutakoan, zozketaren kartilan itsatsi, kartila datuekin bete eta azaoaren 4a baino lehen Bareakeko dendaren batean utzi behar dira. Azaroaren 6an egingo dute zozketa eta irabazleari telefonoz deituko diote.