Benito Lertxundik urriaren 25ean Beasainen egingo duen kontzertuko txartelak salgai daude
Usurbe Antzokia obrengatik itxita badago ere, ostiralero leihatila irekiko dute 20:00etatik 21:00etara.

Benito Lertxundiren kantuak Beasainen entzuteko aukera izango da urriaren 25ean, 21:00etan, Usurbe Antzoki eraberrituan. Obrengatik, antzokia oraindik itxita baldin badago ere, ostiralero, 20:00etatik 21:00etara, leihatila irekiko dute sarrerak saltzeko. Kutxabanken webgunean ere aukera dago sarrerak erosteko. 22 euro balio du sarrerak.