Iñaki Azurmendik Euskal Herriko aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko du larunbatean
Larunbatean, 18:00etan, Gasteizko Foruen Plazan lehenengo mailako hamaika aizkolari lehiatuko dira finalerako txartela eskuratzeko lehian.
Datorren larunbatean, urriaren 5ean, 18:00etan, Gasteizko Foruen Plazan, 2019ko Euskal Herriko lehenenego mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko da; dohainik da saioa. Iñaki Azurmendi arriarandarrarekin batera, beste hamar aizkolari saiatuko dira finalerako txartela lortzen: Aitzol Atutxa, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Mikel Larrañaga, Jon Rekondo, Eneko Otaño, Iker Vicente, Julen Alberdi, Ruben Saralegi eta Ugaitz Mugertza. Seina pago enbor ebaki beharko dituzte: 54, 60 eta 72 ontzako bina enbor.