Saguzaharrak behatzeko aukera dago bihar Ataunen
ATAUN // Gipuzkoako Parketxe Sareak saguzaharrak ikusteko txangoa antolatu du. Lizarrustiko parketxean da hitzordua, bihar 19:00etan. Adituek azalpenak emango dituzte, eta saguzaharren soinuak entzuteko tresneria berezia ere jarriko dute. Aurrez izena eman behar da, eta buruko 5 euro ordaindu.













