Maria Gomez eta Iñaki Isasi onenak Arriarango 11. Mendi Duatloian
Haurren duatloia egin dute hasteko eta 65 umek parte hartu dute kategoria ezberdinetan banatuta. Helduetan 84 lagunek, 62 banaka eta 11 bikotea erreleboka; horietatik guztietatik 3 emakumeak izan dira.
Eguraldia lagun egin dute gaur Beasaingo Arriaran auzoan bertako 11. Mendi Duatloia. Proba Euskla Herriko Mendi Duatloi zirkuituaren barrukoa da. Haurrak atera dira lehenengo, 65 inguru infantiletan, kimuetan, benjaminetak eta haurretan banatuta. Helduen duatloia hasi ondoren askaria eman diete ordurako probaren elastikoa soinean zeramaten haurrei. Helduen proban parte hartu duten hiru emakumetan onena Maria Gomez (01:49:31) izan da, Mayi Mujika (01:53:15) izan da bigarrena eta hirugarrena Laura Perez (01:56:37). Gizonen podiuma ondoko kirolariek osatu dute: Iñaki Isasi (01:21:44), Eneko Gurrutxaga (01:22:29) eta Jon Durana (01:23:22).
[flickr_se id=”72157711201870096″]