Nagusilaneko boluntarioei omenaldia egin diete
Boluntarioen Egunaren formatua aldatu dute aurtengo ekitaldian. Elkarteak bildu, omenaldia egin, abesbatzaren emanaldia eta mokadutxoa partekatu dute Beasaingo boluntarioek
Iragan urteetako Boluntario Egunaren eredua aldatu dute. Aurtengo ekitaldian bestela ospatu dute Beasainen. Kultura, berdintasuna, kirol eta bestelako jardunetan ari diren elkarteak bildu dituzte, boluntariotzan alea jartzen duten guzti-guztiak. Lehenengo Aurtzakako dantzariek aurreskua eskaini diete jolas-parke estaliko harmailetan jarritako boluntarioei.
Ondoren, Nagusilan adineko boluntarioen elkarteko kideek plaka jaso dute eta Jose Joaquin Lasa lehenengo lehendakariari esker ona agertu diote. Jarraian Aranalde jubilatu etxeko Gurea koruko abeslariek hainbat pieza kantatu dituzte.
Amaitzeko, mokadutxoa.