Osinalde kultur elkartearen 50. urtemuga ospakizuna Gabirian
Sokatira lehia herrikoia, Goruntz taldearen dantza ikuskizuna, bertsolariak eta bazkaria egin dituzte, besteak beste
Gabiriako Osinalde kultur elkartea sortu zutela 50 urte bete dira aurten eta gaur ospatzen ari dira. Sokatiran sei talde osatu dituzte eta lehiaketa herrikoia egin dute. Goruntz dantza taldeak saioa egin du, izan ere, elkartetik sortu zen dantza taldea, 1971n. Bertso saioa ere izan da; bertsotan Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal aritu dira. Herri bazkaria egin dute ondoren eta 160 bat lagun elkartu dira. Bola txapelketa izan da arratsaldean eta gauean erromeriak girotuko du festaren azken txanpa.