Zaldibia jaietan
Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaur. Sega saioa egin dute 50 lagunetik gorak. Herri bazkaria, jokoak, musika eta 'Botilatzarra programa' daude gaur
Zaldibian, atzo, Iztueta dantza taldeak bota zuen Santa Fe jaietako txupina eta agur Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira. Udalerriko sarreran, zelaietan sega saioa egin dute eta 50 bat lagunek parte hartu dute, emakume zein gizon, haur zein heldu. Euskal Herriko taldekako sega lehiaketarako baliagarria izan da saioa, baina lagun giroa nagusitu da. Herrigunean txaranga doinuak eta koloretako alkandorak. Frontoian mahaiak herri bazkaritarako jarrita eta eguraldia ateri. Bazkalostean jokoak egingo dituzte kuadrillek, iluntze-gauean Tximeleta taldeak kontzertua egingo du eta 21:00etan Botilatzarra programa izango da.
Bihar:
- 10:00. Goierriko 2. Xake Jaialdia.
- 11:00. Txistularien goizeresia.
- 11:00. Meza.
- 11:45. Jone Uria eta Aitor Mendiluze txistulariak.
- 12:00. Bertsolari eta trikitilariak.
- 12:00. Aniztasun topaketak.
- 17:30. Haurren mozorro festa.