Jose Antonio Azpiazu historialariak pilotari buruzko liburua aurkeztuko du
Legazpin jaiotako historialariak, urriaren 15ean, "Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la Revolución de Chiquito de Eibar" liburua aurkeztuko du Donostian
Elkar argitaletxeko Txertoa sailean argitaratuko du Jose Antonio Azpiazu historialari legazpiarrak bere azken lana: Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la Revolución de Chiquito de Eibar. Aspaldian gaiari buruzko dokumentazioa biltzen zebilen eta, agiritegi ugari arakatu ondoren, ikerketa lana borobildu du. Liburua datorren astean aurkeztuko du Donostiako Fermin Calbeton kaleko Elkar aretoan.
XVI. mendetik XIX. mendean euskal kirola nazioartekotu zen arteko tarteko pasadizo ugari bildu ditu Azpiazuk liburuan, hala nola 1571n pilotari aristokrata talde batek moja zein Valladolideko justiziaren kontra nola egin zuten partida bat jokatzea debekatu zietelako edota 1613an Gasteizen airezko pilotak fabrikatzen zireneko pasarteak jasotzen ditue ikerketak lanak, baita apustuek pilotaren munduan izan duten tokia ere.