San Inazio auzoan bilduko da Legazpiko Agenda21eko Foroa
Aldaketa klimatikora egokitzeko eta espazio publikoa hobetzeko bideak aztertuko dituzte auzoa aldaketa klimatikoak eragiten dituen ondorioetara egokitzeko proiektuaren barruan
Bilera irekia deitu du Legazpiko Agenda 21eko Foroak urriaren 10erako. Uda osteko lehena izango da eta San Inazio auzoan egingo dute, eskoletan. Ohi bezala denbora muga jarri diote bilerari: 18:30ean hasi eta 20:00etan amaituko da. Oraingoan LIFE europar proiektuaren barruan auzoak aldaketa klimatikora egokitzeko egiten ari diren lanketaren barruko solasaldia izango dute. Hain zuzen, aldaketa klimatikora egokitzeko soluzio berritzailea diseinatu nahi dute auzorako, gerora Legazpiko beste gune batzuetara zabaltzeko aukera izango dela aurreikusiz. Bestetik, soluzio horrek aparkalekuak antolatu eta espazio publikoa hobetzeko helburua duela aurreratu dute.