Udako argazkien uzta, udazkenean jasota
Goierriko Hitzak eta Fotoetxek banatu dituzte Udako 14. Argazki Lehiaketako sariak. Aurten 43 lagunek parte hartu dute. Argazkiak Fotoetxeren estudioan daude ikusgai.
Bukatu da, akabo. Amaitu da GOIERRIKO HITZA-k eta Fotoetxe argazki dendak elkarlanean antolatu duten Udako 14. Argazki Lehiaketa. Udan ereindakoaren uzta udazkenean jaso ohi da, eta hala gertatu da lehiaketarekin ere. Aurten 43 lagunek parte hartu dute, eta hamar sari banatu dira, lau epaimahaikoak emandakoak, eta beste sei irakurleek aukeratutakoak.
Joan den ostegunean elkartu ziren denak, Fotoetxek Beasainen duen estudioan, sariak jasotzeko. Lan guztiak ikusgai jarri dituzte aretoko hormetan. Saridunak ere, gustura, bai beraien argazkiak erakusketan ikustearekin, baita saritan ordain ederra jaso dutelako ere. Askorentzat elkar ezagutu eta argazkilaritzaren edo bidaien inguruan solasean aritzeko tartea ere izan zen sari banaketa ekitaldia.
Fruitu arbolekin gertatzen den bezala, udakoaren uzta udazkenean jaso dute lehiaketako parte hartzaileek ere.
SARIDUNAK
Fotoetxe sariak
· Argazkirik onena. Aetz Lopez (Zaldibia): ‘Ura airean’.
· Originalena. Alaitz Arandia (Ordizia): ‘Saint Michel ilunabarrean’.Hitza sariak
· 1. saria. Angel Elortza (Ormaiztegi): ‘Sagardoa Norvegian’.
· 2. saria. Jon Esnaola (Idiazabal): ‘Perigeux-eko plaza’.Irakurleen sariak
· Arkaitz Lasa (Lazkao), Maddalen Iztueta (Abaltzisketa), Eider Murgiondo (Segura), Erika Palacios (Idiazabal), Amaia Antia (Ormaiztegi) eta Igor Zubillaga (Ordizia).