'Gurasoei gutuna' idazlan lehiaketa antolatu du Ttiklik-ek
Ttiklik Elkarguneak Gurasoei gutuna idazlan lehiaketako oinarriak kaleratu ditu aurten ere. Euskaraz idatziak izan behar dute lanek; gehienez 2 orrikoa (helduetan). Ohi bezala, lau mailatan sailkatu dute lehiaketa. 0-7 urte arteko haurtxoek, marrazkiz adieraziko dituzte gurasoei esan beharrekoak. Gazteen maila, 6 eta 11 eta 12 eta 18 urte bitarteko mailatan banatu dute. Helduetan, 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte.
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 10ean bukatuko da. Gutunez bidali nahi bada, Ttiklik Elkargunera bidali behar da, Idazlan laburren lehiaketa idatzita: Beasaingo Zelaeta Berri Plaza, 3. Posta elektronikoz bidali nahi dutenek info@ ttiklik.com helbidera bidali beharko dute.
Sariak, azaroaren 30ean
Azaroko azkeneko larunbatean, 30ean, egingo da sari banaketa ekitaldia. Maila bakoitzean sari bana banatuko dute.