2019/10/10

Ordiziako eragileek Olinpiar Jokoak egin dituzte hirugarrenez

Helburua, herritarren artean harremanak egin eta sendotzea da.

Sandra Lopez (San Jose egoitzako langilea)

«Greba mugagabea deituko dugu egoerak horrela eskatzen badu»

Hilabete baterako erresindentzietako langileen greba deialdia egin zuen ELAk irailaren 19an. Sandra Lopezek Ordiziako San Jose egoitzan egiten du lan. Bizi duten egoeraren berri eman du.

Goierriko afizionatuen tropela, gurpila galtzen

Inoiz ez da gozoa izan txirrindularitza amateurraren eremua. Baina mikaztu da, profesionaletarako aukera gutxitu ahala. Mikel Paredesek bizikleta utzi du, 22 urteko. Ikasketak amaitu, eta zuzendari segiko du.

Eider Urrate (yoga irakaslea)

«Nahi dugun bizitza egiteko tresnak eskaintzen ditugu»

Eider Urrate (Urretxu, 1974) Ekka Oreka yoga eta osasun integral eskolako arduraduna da. Urte asko daramatza arlo horretan lanean eta adin guztietako ikasleak ditu.

Igartubeitiko Sagardo Asteak 18 urte beteko ditu

Orain arteko asterik jasangarriena eta irisgarriena hasi da Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan. Sagar jotzeei eta kirikoketa ikustaldiei ekin diete. Hamar egunez iraungo du

Ordiziako Azoka

Batzuei agurra, besteei ongi etorria

Idiazabalgo gaztagileak salmenta denboraldia amaitu duen ferian, babarrun aukera handia eta sagar eskaintza zabala izan da; Gabiriatik amari lekukoa hartzeko prest etorri da Elosegi.

Legazpi eta Oñati lotuko dituen mikrobus zerbitzua sortu dute bi udalek

Gipuzkoako Foru Aldundia Udanan egiten ari den lanak iraun bitartean zerbitzua martxan izango da. Sei joan-etorri egingo ditu egunean landa bideak erabilita. 19 tokiko mikrobusa da

Aldaketak egin dituzte Legazpiko asteburuko zine karteldegian

Asteburuan "Agur Etxebeste" emango dute iragarrita zegoen "Mientras dure la guerra" filmaren ordez; azken hori hurrengo asteburuan emango dute

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Festak, futbola eta artea

Zaldibiako Santa Fe jaiak, Segura eta Idiazabalen arteko futbol derbia eta Urretxu-Zumarragako pintura eta argazki lehiaketak izan ziren 2004ko urriaren 10eko albiste nagusiak

Orekan Bizi Naiz saskibaloi taldeak monozikloa eta saskibaloia uztartuko ditu

Asteazkenetan egingo dituzte entrenamenduak Antzizar kiroldegian, 19:00etatik 20:00etara. Monozikloan ibiltzen ikasi nahi dutenek, berriz, asteartean izango dute aukera

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa