Elikaduraren Mundu Egunarekin bat egingo dute ordiziarrek
Ordizian bizi diren jatorri ezberdinetako bizilagunek haien herrialdeetako jakiak prestatuko dituzte igandean. Datorren asterako, hitzaldiak ere antolatu dituzte.
Datorren urriaren 16an Elikaduraren Mundu Eguna da eta hurrengo egunean, urriak 17, Pobreziaren Mundu Eguna. Beste behin ere Ordizian bat egingo dute egun horiekin eta hiru egunetan ekintza desberdinak antolatu dituzte.
Igandean, urriak 13, ospatuko dute ordiziarrek elikaduraren mundu eguna, Pobreziarik ez! lemapean. Modu berezian ospatuko dute, munduko ogiak egiten. Ordizian bizi diren Senegalgo, Algeriako, Marokoko eta Txileko herritarrek haien herrial- deetako ogiak prestatuko dituzte 12:00etatik aurrera. Ondoren dastaketa egingo dute eta herritarrek, prezio oso onean ogiak erosteko aukera izango dute. Salmentarekin eskuratutako dirua, Elikagaien Bankuari emango diote, behar gehien duten elikagaiak erosteko. Gainera, goiza girotzeko musika ez da faltako.
Asteartean, urriak 15, Elikagaien xahuketa, guztion ardura hitzaldia egingo du Elika Fundazioko Antton Alzak, D’elikatuz zentroan, 18:00etan, eta azteazkenean, urriak 16, Ogia nondik eta noraino hitzaldia Garin Okinde- gikoek, D’elikatuzen hori ere, 18:00etan.













