2019/10/11

Usurbe Antzokia berregokitzeko lanak amaitzear daude

Urriaren 25an Benito Lertxundiren kontzertuarekin estreinatuko dute Beasaingo antzoki eraberritua. Zinema denboraldia urriaren 26an hasiko da. Guztira, 363 aulki ditu,

Gaztetxea okupatu zuteneko 30. urtemugan, topa

Igandean beteko dira 30 urte Guardia Zibila Legazpiko kuarteletik joan zela. Zortzi egunen buruan hainbat gaztek egoitza okupatu zuten hura gaztetxe bihurtzeko. Gaur eta bihar urtemuga hori ospatuko dute Mataderon.

Xalbador Garmendiari ohore

Euskaltzale zaldibiarrari gorazarre egiteko ekitaldia egingo dute bihar Anoetan, bizitoki zuen herrian. «Euskaldun izaten jarraitzeko lagungarri izango da omenaldia», diote

Jon Miranda - Ataria

Goierriko EAJk lan bilera egin du Beasainen azaroaren 10eko hauteskundeei begira

Goierriko ordezkariekin batera, Maribel Vaquero Senaturako hautagaia, eta Luke Uribe Etxeberria eta Iñigo Barandiaran Kongresurako hautagaiak izan dira Beasaingo batzokian.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Manueleneko azken tragoa

Mende bete eta lau belaunalditako historiaren ondoren, Lazkaoko Manuelene tabernak azkenekoz itxi zituen ateak 2004ko urrian.

Arantzazurako urteroko bisita, bi asteburutan

Iraileko azken asteburuan ohiko erromesaldia egin zuten 27 herritarrek. Pasa den asteburuan beste sei joan dira, herritik oinez.

Elikaduraren Mundu Egunarekin bat egingo dute ordiziarrek

Ordizian bizi diren jatorri ezberdinetako bizilagunek haien herrialdeetako jakiak prestatuko dituzte igandean. Datorren asterako, hitzaldiak ere antolatu dituzte.

Murgia gogoan dute

Lazkaon bizikleta martxa eta bazkaria antolatu dituzte jairako, Rufino Murgia zena oroitzeko. Txirrindulari profesional ohiak eta zaletuak bilduko dira, masajista eta laguntzailea omentzeko

'Dantza, festa eta kultur ondarea' jardunaldia egingo dute bihar Beasainen

Igartzako jauregian elkartuko dira 10:00etan, euskal dantzan adituak eta arituak direnak.

Easo Gaztea Abesbatza, Easo Eskolania eta Ana Belen Garciaren kontzertua Beasaingo elizan

Beasaingo Andra Mari Zeruratuaren Parrokiko batzordeak, elizako organoa egokitzeko diru bilketa egin zuen ekainean beasaindarren artean; guztira, 6.203 euro bildu zituzten. Behin organoa egokituta eta puntuan jarrita, herritarrei eskerrak emateko kontzertua antolatu dute, igandean,  19:00etan.

Jendaurreko margo sariketa egingo dute etzi Beasainen

Igartzako jauregiko erakusketa aretoan zigilatuko dituzte lanak; eta bukatutakoan ere, bertara eraman beharko dituzte. 2.200 euro banatuko dituzte sarietan

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa