Eranskailuen lehen zozketan hiru bezero saritu dituzte
LAZKAO // Udazkenean aisiaz gozatuz kanpainako lehenengo zozketa egin du udalak, Lazkaon. Areriako zinema denboraldirako hiru bonu zotz egin ditu, tabernetan edo dendetan eranskailuak batu eta kutxan utzi dituztenen artean. Eneko Agirre, Maria Pilar Perez eta Gregorio Aizpurua dira sarituak.










