Rufino Murgia oroitu dute Lazkaon
Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko masajista eta mekanikaria zen Rufino Murgia lazkaotarrak 2013an istripua izan zuen Euskalteleko autobusa gidatzen ari zela. Zoritxarrez, 55 urte zituela hil zen trafiko istripu baten ondorioz.
Sei urte beranduago haren oroimenezkoa ospatu dute bizikleta martxa bat eginez. Lagunarteko bizi festa hau goizeko hamarretan hasi da Lazkaon. Bertatik abiatu eta Goierrin barrena ibili dira 40 kilometroz. Ondoren, trikitixak giroturik, bazkaria izan dute herriko frontoian.
Adiskidetasunean eginiko martxa izan da gaur Rufino Murgiaren lankideek eta lagunek eginikoa.