Jose Ignacio Ameliviak irabazi du Beasaingo jendaurreko margo sariketa
Aurten 28 lagunek hartu dute parte Arrano kultur elkarteak antolatutako kaleko pintura lehiaketan.
Hego haize zakarrak baldintzatutako jendaurreko margo sariketa izan da aurtengoa. 28 margolariek –iaz baino bat gehiago– babes lekuak aurkitu baitituzte euren lanak margotzeko. Bat baino gehiago izan dira zubi azpiak aukeratu dituzten tokian.
Beste ezaugarri bat ere izan du aurtengo Arrano elkarteak antolatutako eta Beasaingo Udalak babestutako 38. Jendaurreko margo sariketak: maila handiko pintura lanak aurkeztu dituztela parte hartzaileek. Leire Markinezek, Jokin Telleriak, Jose Mari Telleriak, Juan Aiestak, Jesus Lopezek eta Javi Sotok osatutako epaimahaiak lan handia izan du irabazlea aukeratzeko orduan. Izan ere, lehenengo bi margolarien artean –Logroñoko Jose Ignacio Amelivia eta Bilboko Leticia Gastapar– berdinketa izan baita. Azkenean, Amelivia errioxarrari eman diote sari gorena. Hirugarrena Raimundo Argos bilbotarra izan da. Akzesitari dagokionean, bi sari banatu dituzte: Ricardo Azkargota bergararra eta Eduardo Alsasua gasteiztarra.
Herriko margolarien artean, Moises Garciak jaso du sari nagusia eta bigarren Itsaso Ortega izan da. Gazteen artean, Brenda Lopez izan zen saria.