Emakumezkoen futbola, bidea egiten
Urola Kirol Elkarteak nesken Futbol8 taldea sortu zuen aurrenekoz 2004an. Taldekideekin izan zen Goierriko Hitza. Ezetz asmatu zein ziren garai hartan gogokoen zituzten jokalariak.
Emakumezkoen kirola aurrerapauso handiak ematen ari da azken urteotan, eta dagoeneko, Goierriko klub gehienek dituzte nesken taldeak. Duela 15 urte, ordea, bide hori egiteko edo egiten hasi berria zen toki askotan. Urola klubaren kasua da horren adibide. Emakumezkoen Futbol8 taldea sortu zuten 2004ko urrian, eta gaurko egunez, horren berri eman zuen Goierriko Hitzak. 12 eta 15 urte arteko neskak ziren denak; ez zuten hamaikako taldea osatzeko adina jende bilatu lehendabiziko urte hartan, eta F8ko ligan hastea erabaki zuten.
Jokalarien artean egindako inkestan, euren jokalaririk gogokoenak zein ziren azaldu zuten:
Kirolaz gain, kultur albiste ugari ere landu zituen 2004ko urriaren 15eko Hitzak. Batetik, Koldobika Jauregi eskulturgileak Ordizian jarritako erakusketaz eta herritarrekin batera egindako bisita gidatuaz hitz egin zuen. Bestetik, Xabier Mendiguren idazle beasaindarrak antzerkirako idatzitako Heroien gaua eta Amodioaren ziega lanen berri eman zuen. Eta azkenik, Gari musikari legazpiarrak ‘0-tik’ diskoa argitaratu zuen.