Sukaldaritza eskola, Zumarragako Casino elkartean
ZUMARRAGA // Hilaren 22an, 18:30ean, Jon Pinilla sukaldari pasaitarrak sukaldaritza eskola emango du Zumarragako Casino elkartean. Pinilla Orioko Katxina upategiko sukaldaria eta sukaldaritza maisua da. Parte hartzaileei hiru errezeta prestatzen irakatsiko die, eta ondoren elkarrekin afalduko dute. Parte hartu nahi duten bazkideek 15 euro ordaindu behar dute. Gaur da izena emateko azken eguna.













