Beste urrats bat eman dute parte hartze bidezko aurrekontuek Legazpin
116 legazpiarrek 46 proiektu aurkeztu dituzte. Orain teknikarien azterketaren garaia da. Bozketa urriaren 29tik azaroaren 15era egingo da. Emaitzak, azaroaren 20ean.
2020ko aurrekontuen atal bat izango da parte hartze bidezko proiektuena. 300.000 euroko diru-saila hartuko du, 50.000 euro proiektu bakoitzeko. Prozesua irailean martxan jarri zuen Legazpiko Udalak eta, proposamenak jasotzeko epea amaituta, 46 jaso dituzte, 116 legazpiarrek egindakoak. Orain teknikariek proiektuak aztertuko dituzte eta bozketa epea irekiko dute urriaren 29an azaroaren 15era arte. Emaitzak azaroaren 20ean emango dituzte jakitera.