Infernuko Gasna txapeldunen artean txapelduna
Julen Arburuak lehenengo eta hirugarren saria eraman ditu. Bigarren saria Joseba Insausti ordiziarrarentzat izan da
Lekarozko Julen Arburuaren Infernuko Gasna izan da gazta txapeldunen artean txapelduna, gaur Ordizian. Euskal Jaietako Gazta Txapelketako azken 10 urteetako gaztak lehiatu dira gaur Ordizia Txapeldun gazta txapelketan eta Lekarozko artzainak lehenengo saria irabazteaz gain, hirugarrena ere eraman du. Bigarren tokian Joseba Insausti ordiziarra geratu da.