Irribarria eta Altuna, etorkizuneko pilotariekin
Zumarragako Beloki pilota eskolaren irekiera ekitaldian izan dira Iker Irribarria eta Jokin Altuna txapeldunak. Umeek haiekin jokatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera izan dute.
Beloki pilota eskola martxan da, eta goitik hasi dute ikasturtea. Ez baitituzte nolanahiko aitapontekoak izan ikasturte hasiera horretan. Iker Irribarria eta Jokin Altuna pilotari txapeldunak gonbidatu zituzten, eta atzo arratsaldean etorri ziren Zumarragako pilotalekura. Bertan bildutako umeekin partidatxoa jokatu zuten, eta ondoren, argazkiak ateratzeko eta sinadurak emateko tartea ere hartu zuten.
- Bideoa: Gotzon Aranburu
- Argazki gehiago Otamotz atarian.